Pulpoko jokalari sorta Espainiako, Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioetara deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko urr. 16a, 09:53

Jubenil, kadete zein infantil mailetako neska mutilak deitu dituzte urrian Espainiako, Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioek.

Asier Iribar iraila bukaeran aritu zen Espainiako selekzio jubenilarekin. Jon Aranak, berriz, pasa den astean Euskadiko kadeteen selekzioarekin aritu zen.

Urriaren 20rako Gipuzkoako selekziora deitu dituzte, bestalde, Hodei Iztueta Ibarbia jubenil mutila; Jurgi Agirre Berastegi, Unax Santamaria Garate eta Aratz Arrieta Azpiazu kadete mutilak; Nikole Arribillaga Eizagirre eta Aiora Lozano Unanue kadete neskak, eta Andrea Saez, Nerea Lekanda eta Ur Amenabar infantil neskak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide