Iñaki Espillaren VIII. oroimenezkoa jokatuko da astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko abe. 29a, 11:29

Lau partida jokatuko dituzte Pulpo Eskubaloiaren taldeek Euskadiko Selekzioko taldeen aurka, goizeko 10:30etan hasita.

Iñaki Espilla, Pulpo Eskubaloiko jokalaria zenaren VIII. oroimenezkoa etzi, astelehena, hilak 30 ospatuko da Lubaki Kiroldegian. Lagunarteko lau partida jokatuko dira guztira Pulpo Eskubaloia eta Euskadiko selekzioaren artean. Hona ordutegia:
 
10:30 PULPO KADETEA – EUSKADI INFANTIL (NESKAK)
 
12:00 PULPO KADETEA – EUSKADI INFANTIL (MUTILAK)
 
16:30 PULPO JUBENILA – EUSKADI KADETEA (NESKAK)
 
18:30 PULPO JUBENILA – EUSKADI KADETEA (MUTILAK)
 
Pulpok Eskubaloiak partiduen egunean kamisetak, bufandak, sudaderak eta poloak jarriko ditu salgai. Eskuratu nahi badituzu hona aukera ederra.
 
Ez galdu Lubakin izango dugun eskubaloi festa eta zatoz Pulpoko eta Euskadiko selekzioko neska/mutilak animatzera!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide