Pulpo Eskubaloiak gaur hasi eta asteburuan jokatuko dituen partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

13 hitzordu ditu Pulpo Eskubaloiak. Lubaki polikiroldegian 6 partida jokatuko ditu. Jubenil mailako neskek zein mutilek hiruna partidu jokatuko dituzte, Euskal Ligan aritzeko faseak izango dituzte etxetik kanpo 

Euskal Ligan jarraitzeko promozioa jokatuko dute Jubenil mutilek Andoainen. Gaur etxeko taldearen aurka arituko dira. Leizaranen aurka, alegia. Bihar Urnietaren aurka eta etzi, igandea Loyola Indautxuren aurka.

Jubenil neskek berriz, Urnietan jokatuko dute Euskal Ligara igotzeko fasea. Gaur Bidasoa izango dute aurkari, bihar Urnieta eta igandean azkenik, San Adrian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide