Pulpo Eskubaloiaren ohiko jarduna etenda COVID19 koronabirusarengatik

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko mar. 12a, 18:19

Pulpo Eskubaloiko taldeek asteburuan jokatzekoak zituzten ligako partiduak atzeratu ditu Gipuzkoako federazioak data finkatu gabe. Horrez gain, klubak aste santuan Corralesen eta Porton jokatu behar zituen txapelketak bertan behera utzi dituzte antolatzeileek.

Tustuinguru horretan eta Jaurlaritzako Osasuna Sailaren gomendioak jarraituz, Pulpo Eskubaloiaren zuzendaritzak, entrenamenduak bertan behera uztea erabaki du gaurtik aurrera, COVID19 Koronabirusari aurre egiteko prebentziozko neurri gisa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide