Pulpo Eskubaloi Taldeko kideak ez gaude geldirik egoteko, eta konfinamendu egoera honi ere ari gara etekina ateratzen. Online Entrenatzaile ikastaroa ari gara egiten klubeko 17 kide, 12 Gipuzkoako mailako tituloa ateratzen eta beste 5ek Euskal Ligan entrenatzekoa. Ikastaro hori Gipuzkoako eta Euskadiko federazioek antolatu dituzte, hurrenez hurren, eta pila bat ari gara ikasten.
Egoera guztiek daukate alderdi ona, eta gure kasuan, eskubaloiko formazio hau egiteko aukera edukitzea da.
Zaindu zaitezte, eta Pulpo osatzen dugun lagun guztion izenean, ANIMOOO ETA AUPA PULPOOOO!