JOXEMI ANTIA GIPUZKOAKO ESKUBALOI FEDERAZIOKO PRESIDENTE BERRIA

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Atzo izendatu zuten Gipuzkoako Eskubaloi Asanbladan, bere hautagaitzak 21 bozka jasota

Atzo arratsaldean Gipuzkoako Eskubaloiko Asanbladan, presidente berria hautatzeko hauteskundeak burutu ziren. Alde batetik Pulpoko presidente izan den Joxemi Antia eta bestetik Mikel Mantxola Oñatiarra. Lehia estua izan zen, eta azkenean 21 bozka jasota, Joxemi Antia izendatu zuten buru, Mantxolak 17 jaso zituelarik.
Ilusioz ekiten dio Joxemik aro berriari, gipuzkoako eskubaloiak dituen erronken aurrean haize berriak ekartzeko asmoz.
Zorionak Joxemi!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide