Pulpokide agurgarriak,
Zumaian dagoen egoera ikusita eta Federazio, Aldundi eta Jaurlaritzaren irizpideak jarraituz, Pulpo Eskubaloi Taldeak honakoa adierazi nahi du:
- Alebin eta infantilen entrenamenduak bertan behera geratuko dira herriaren egoera aldatu arte.
- Klubeko 13 eta 40 urte arteko kide guztiei, jokalari nahiz teknikariei, PCR probetan parte hartzera animatu nahi diegu, egoerari buelta ematen lagunduko dionaren esperantzaz.
- Datorren asteko astelehenetik ostegunera arteko (biak barne) kategoria guztietako taldeen entrenamenduak bertan behera geratuko dira. Ostiralean berrekingo diegu, egoerak eskatzen duen bezala.
- Klubak beti jarriko du bere partaideen osasuna beste edozeren gainetik eta, beraz, erabakiak beti ildo horren baitan hartuko dira.
Azkenik animo denoi, egoera hau denon artean gaindituko dugu. Aupa Pulpo!