Pulpo Eskubaloi Klubaren Ohiko batzar deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko abe. 4a, 19:28

Abenduak 18an, ostirala, arratsaldeko 18:15etan burutuko da Zumaienako Aretoan

Pulpo Eskubaloi Klubak, urteroko ohiko batzarrera deitzen ditu bazkideak. Batzarra era presentzialean egingo da, Zumaienako aretoan, datorren abenduaren 18an, 18:15tan lehen konbokatoria eta 18:30tan bigarrena. Batzarra, hurrengo gai-zerrenda izango du:

   1- Aurreko aktaren onarpena badagokio

   2- 2019/20 denboraldiaren kirol memoria

  3- 2019/20 denboraldiaren  likidazio ekonomikoaren onarpena, badagokio

   4- Zuzendaritza berriaren baiezpena: zerrenda bakarra aurkeztu da

   5- 2020/21 kirol helburuen aurkezpena  

   6 -2020/21 denboraldiaren aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena, badagokio

   7- Galdera-erreguak

Ezin bertaratu daitezkeen bazkideak, errepresentazioa beste bazkide baten esku utz dezakete, bere botoak zenbatu ahal izateko. Horretarako bozka delegatzeko dokumentua aurkeztu edo pulpo@pulpo.eus helbidera mezu bat bidali dezakete bere datuak azaltzen eta bozka zeini delegatzen dioten adieraziz.

Era berean, gaur egungo egoera berezia eta gehieneko edukiera kontuan hartuta, oso lagungarria izango litzateke aldez aurretik bertaratzeko asmoa dutenek abisatzea, tokia eta batzarra hobeto antolatzeko. Aldez aurretik bazkideen laguntza eta presentzia eskertzen dute Zuzendaritzako kideek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide