Pulpo Eskubaloiaren Zuzendaritza Talde berria, aho batez izendatua

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko urt. 4a, 16:30

Klubaren ohiko batzarrean, 2024. urtera arte jardunean izango den taldea izendatu zen aho batez.

Abenduan izandako ohiko batzarrean, klubaren Zuzendaritza Talde berria aho batez izendatua geratu zen, 2024. urtera arte klubaren gidaritza eramateko ardura izango duena. Horrela geratu da lan taldea:

       •LEHENDAKARIA: Iban Narbaiza
•LEHENDAKARIORDEA: Ruth Ibarbia
•IDAZKARIA:  IraitzMugika
•DIRUZAINA: Santiago Aizpurua
•BOKALAK:     Maria Rosario Alberdi ,  Juan JoseUnanue,  Silvia Gutierrez


Albiste honekin batera, aurreko lau urte hauetan lan itzela egin duten zuzendaritzako kide ohiei gure eskerrik beroenak emateko aprobetxatu nahi du klubak: Joxemi Antia, Montse Atxega, Andres Torriko, Xabier Letamendia, Arri Serrano, Maribel Hornero eta Ruben Odriozola. Juanjo Unanuek, Iraitz Mugikak eta Santi Aizpuruak, berriz, Zuzendaritza Taldean jarraitzen dute. Guztiei ere, mila-mila esker bihotzez, klubaren alde egin duzuen lanagatik.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide