Asteburu honetatik aurrera martxan jarri dira senior eta kadete mailako eskubaloi txapelketak. Jubenilak, berriz, otsailaren erdialdera jarriko dira martxan. Beraz, LABARRA TABERNA senior mutil taldea, JUANJO LARRAÑAGA HARATEGIA senior nesken taldea, CREADOS eta ZARAZPE LAKATUAK kadete mutilak eta TRAPAIA TABERNA eta KALARI TABERNA kadete nesken taldeen txapelketak martxan jarri dira jada, lehen jardunaldia asteburu honetan jokatzen ari direlarik.
Bai, baina Zumaia gorrian dagoen bitartean zer gertatzen da?
Zumaia gorrian dagoen bitartean, ordea, PULPOko taldeek ezingo dute ez entrenatu, ez partidarik jokatu. Beraz, dagozkien partidak atzeratutzat emango dira, eta aurrerago data bat bilatu beharko da.
Astearen hasieran, PULPOk bere taldeen ordutegiak argitaratuko ditu, eta ostegunero, Osakidetzak eremu gorriak zehazten dituenean, jakingo da zein taldek ahalko duen jokatu eta zer taldek atzeratu beharko dituzten partidak.
Gertatu liteke, beraz, ostegun batetan gorritik irten eta ostiraleko entrenamendu bakarrarekin jokatzea asteburuko partida. Hori dela eta, PULPOko zuzendaritzak eta entrenatzaile taldeak bere jokalariei eskatu die egun hauetan bere kabuz entrenatzeko, klubetik emandako jarraibideei jarraituz.
Azkenik, ikusleen presentziak oraingoz debekatuta jarraitzen duenez, PULPOk bere taldeen streaming-ak ere martxan jarriko ditu berriz.
AUPA PULPO!