Lau gipuzkoar gazte sartu dituzte Espainiako jubenilen deialdian, eta tartean Neumaticos Bayona Pulpo EK-ko jokalaria den Asier Iribar Carceller dugu.
Ez da lehen aldia deitua izaten dela, baina urte hasieran izandako lesioaren ostean, berri ona da gaztearentzat.
Asierrek zentral postuan jokatzen du, eta ohikoa da bai Euskal Selekzioaren eta bai Espainiako selekzioaren deialdietan.
Klubetik harro sentitzen gara. Zorionak Asier!