Atzo bertan Zumaia ofizialki eremu gorritik atera zen, eta horrekin bat entrenamenduak martxan jarri dira Pulpo eskubaloian ere. Hala ere baldintzak ez dira denentzat berdinak kategoria guztietan:
- Alebinak eta infantilak (2007, 2008, 2009 eta 2010), seiko burbuiletan entrenatu beharko dute, musukoa jarrita eta oraingoz partida edo txapelketarik gabe.
- Kadeteak, jubenilak eta seniorrak ordea, musukorik eta burbuilarik gabe entrenatu ahal izango dute, hori bai bestelako COVID neurriak errespetatuaz.
Guztientzako berdina izango dena protokoloa da, hots:
- Sartzerakoan tenperatura neurketa egin beharko da.
- Eskuak hidrogelarekin haseran, bukaeran eta ariketa aldaketetan garbitu.
- Musukoa jarrita pistara sartu hartu arte.
- Partidatan, zalegorik ez da baimentzen oraingoz.
- Bakoitzak bere botila ekarri beharko du.
- Aldagelak ezingo dira erabili.
Oztopoak oztopo, ilusio eta gogoak gainezka dituztelarik gure haur eta gazteak gaur ekingo diote berriz eskubaloiari.
Aupa Pulpo!