Emakumeen partaidetza egonkortu eta hobetzeko lanketa hasi du Pulpo Eskubaloiak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko ots. 23a, 11:55

Ainhoa Azurmendi aholkulari dutela ekin diote lanketari.

Betidanik sortu izan du kezka nesken artean kirola lagatzeko tasa altuak. Mutilen aldean, gehiago izaten dira goraka doazen einean kirola uzten duten nesken kopurua. Arrazoi asko daude honen atzean: kulturalak, sozialak... Horren aurrean, Pulpo Eskubaloiko Zuzendaritzak lanketa bat abian jarri du AInhoa Azurmendi bidelagun dutelarik.

Bi hilabetetan zehar, arrazoiak identifikatu, eta plan bat diseinatzea dute helburu. Pulpo barruan ere, emakumeen presentzia eta partaidetza areagotu eta egonkortzea, eta bide batez, hobetzea ere bilatzen da.

Ainhoari buruz, aholkulari lanetan kirol arloan egin dituen ikerketak eta lanak azpimarratu daitezke, batez ere kirol arloan genero ikuspegia integratzeko eta emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko.

Bestalde, UPV/EHUko irakasle da, Psikologia Fakultatean, non Kirolaren Psikologia ikasgaia ematen duen. 2021 hasieratik ere, aholkulari lanak egiten ditu Euskal Eskubaloi Federazioan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide