Lau partida etxean eta lau kanpoan, asteburu honetako kartelera

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko mar. 5a, 18:55

Kadetetik gorako talde guztiak jokatuko dute asteburu berean estrainekoz aurten.

Denboraldia hasi zenetik lehen aldiz, kadete, jubenil eta senior neska-mutil talde guztiak asteburu berean jokatuko dute.  Destakatzeko bi talderen aurkako neurketa bikoitza izango da: Alde batetik, kadete nesken bi taldeak Trapaia taberna eta Kalari taberna, Zarautzera joan beharko dira bere neurketa jolastera biak larunbata goizean;  bestetik , Neumaticos Bayona jubenil mutilen taldea eta Zarazpe lakatuak kadete taldea, Ereintzakoen bisita jasoko dute, jubenilak igandean eta kadeteak larunbata goizean.

Trapaia taberna taldeak, Zarautzen partida garrantzitsua du oso, ze irabazita, bigarren fasera pasatzeko urrats erraldoia emango lukete.

Etxeko partidei dagokienez, Edu Optikako jubenil neskak, Elgoibarren aurkako partida gogorra izango dute. Bestalde, Creados kadete mutilen taldeak Gasteizko Corazonistas taldearen bisita jasoko du larunbatean goizez ere. Irabazita, hurrengo fasera pasatzeko txartela eskura izango lukete ere.

Seniorrei  dagokienez, mutilen Labarra taberna taldea, Soraluze taldearen aurka lehiatuko da, ratxa onari eutsi nahirik. Nesken Juanjo Larrañaga harategia taldeak, Ordizian izango du neurketa. Lehen itzulian lortutako garaipena berretsi nahi dute.

Gogoratu etxeko partida guztiak Pulpoko youtuben kanalean izango dituzuela.

Aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide