Lau garaipen eta lau porrot asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko mar. 7a, 20:52

Senior mailako bi taldeek aurrerapausu handia eman dute beraien norgehiagokak irabazita.

Askoritako emaitzak asteburu honetan ere: larunbata goiza gaizki hasi zen, Zarazpe Lakatuak, Kalari taberna eta Trapaia tabernen taldeen porrotekin. Trapaiako taberna kadete neskak sailkapena konplikatu dute, Zarautzen galdu eta gero, baina oraindik aukerak badituzte eta dena eman beharko dute azken bi jardunaldietan. Kadete mutil preferente mailan berriz, Creados taldeko mutilak garaipen garrantzitsua lortu dute hurrengo fasera sailkatzeko, hori bai, ederki sufrituta bukaera arte.

Jubeniletan denetarik ere izan dugu: Edu Optikako neskak Elgoibar taldea mendean hartu zuten Zumaian, partidu polita jokatuta. Neumaticos Bayona taldeko mutilak berriz, partidu ia osoan atzetik joan eta zailena egin eta gero partida galdu dute, gol bakar batez.

Senior mailan, bai Labarra taberna taldeko mutilak eta bai Juanjo Larrañaga Harategiko neskak, garaipen onak lortu dituzte, biak ere etxetik urrun eta alde handiz. Aurrerapauso sendoa eman dute biak sailkapenean gora joateko.

Aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide