Hiru partida etxean eta lau kanpoan asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko mar. 12a, 08:45

Partida erabakigarria Trapaia tabernak larunbatean jokatuko duena.

Asteburu honetan, hiru partida izango ditugu etxean eta streaming bitartez. Lehen partida, eta aldez aurretik erabakigarriena, Trapaia Tabernako kadete preferente neskak etxean jokatu dutena Orioko liderren kontra. Irabazi beharra dute bigarren fasera pasa ahal izateko aurreko asteko estropozua eta gero. Partida benetan zaila daukaten arren, iratxopentsu ageri dira gure neskak. Larunbata goizean guztion animoak izango dituzte Trapaiako neskek.

Igande goizean berriz, Edu Optikako jubenil neskek jokatuko dute Kukullagan kontra, hau ere partida zaila eta gogorra izango da. Ondoren Labarra tabernako Senior mutilek izango dute hitzordua, bere momentu onari eutsi nahirik, sailkapenaren goiko parteari eutsi ahal izateko.

Etxetik kanpora lau neurketa izango dira. Larunbata goizean, Zarazpe Lakatuak taldeko kadeteak ere partida izango dute bigarrenak Eibarren, liderraren kontra. Igande goizean berriz, neurketa bikoitza Tolosan: lehendabizi Creados kadete preferente mutil taldea eta ondoren Neumaticos Bayona jubenil mutilek jokatu dute, biek ere irabazteko asmotan, aurtengo jardun onari segida emateko.

Igande goizean ere Juango Larrañaga Harategiko senior neskek, Elgoibarren jokatuko dute hamarretan. Lehia irabaztekotan, sailkapenean urrats sendoa emango lukete. Azkenik, kadete territorialeko Kalari Taberna nesken taldeak ez du jardunaldirik izango, egutegian hala egokituta.

Zorte onena opa diegu guztiei eta aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide