Ostirala goizean emango zaio hasera asteburu honetako jardunaldiari Juanjo Larrañaga Harategia senior nesken partidakin, goizeko 10etan Lubakin jokatuko dutena. Partida garrantzitsua da senior neskentzat, ze irabaztekotan lehenenengo postuaren leihan bete-betean izango dira.
Larunbatean berriz, beste partida bat izango dugu etxean, Zarazpe lakatuak taldeko kadete mutilak jolastuko dutena, azkenengo bi asteburuko porrotei buelta emateko asmoz. 12tan berriz Zarautzen jolastuko dute Labarra Tabernako Senior mutilak, garaipenen bidea bilatzeko berriz.
Arratsaldean ordea, Gasteizen bigarren fasera pasatzeko lehia erabakigarria izango dute Creados taldeko kadeteak. Irabazteaz gain, berdinketa edo hiruko aldeaz galtzea ere balio die. Joaneko partidan, markagailua estu joan zen eta ia partida osoan atzetik joan ziren gure mutilak, azkenean emaitza iraultzea lortu zuten arte.
Igandean etxean jokatuko dute Kalari Taberna taldeko kadete neskak, bere lehen garaipena buruan dutelarik. Dena emango dute gure neskak Ordiziari irabazteko.
Jardunaldia irtera batekin osatuko da: alde batetik Edu Optikako jubenil neskak Irunera joango dira Bidasoaren aurka jolastera. Partida zaila baina polita aurreikusten da.
Bestalde Neumaticos Bayona jubenil mutilen taldea eta Trapaia taberna kadete nesken taldeak ere atsedena izango dute.
Betiko eran, etxeko partida guztiak Pulporen kanalean streaming bidez jarraitu ahal izango dira.
Aupa Pulpo!