Lau partida etxean eta hiru kanpoan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko mar. 25a, 08:24

Senior mailako bi taldeek partida erabakigarriak dauzkate Eibarko taldeen aurka.

Senior mailako Juanjo Larrañaga Harategiko neskak eta Labarra Taberna taldeko mutilak, Eibarko taldeen aurkako norgehiagoka garrantzitsuak dauzkate asteburu honetan. Neskak taldeko lehen postua dute jokoan, eta horretarako Eibarren hiru goleko errenta irauli beharko dute. Mutilek, berriz, beharrezkoak izango dituzte garaipenaren bi puntuak bigarren fasera lehia betean sartzeko. Zein baino zein ikusgarriak izango ditugu.

Jubenil mailan, aldiz, Neumaticos Bayonako mutilek igandean daukate Euskadiko fasera sailkatu ahal izateko azkenetariko trena. Horretarako irabazi egin beharko diote etxean Bidasoako taldeari. Ez da partida erraza izango baina aukerak badaude eta, beraz, lehia estua espero da.

Edu Optikako neskek Zuazo talde indartsuaren bisita jasoko dute etxean. Gogoz hartzen dute partida, azken asteburuko irudi onari eutsi nahirik.

Kadeteetan, berriz, Trapaia Taberna taldeko neskek Bera-Bera taldearen bisita izango dute, taldeko hirugarren postua lehian dagoelarik. Joanekoan Trapaiak Donostian irabaztea lortu zuen, eta oraingoan ere hala egin nahi dute.

Kalari Taberna taldeko neskek eta Zarazpe Lakatuak taldeko mutilek Elgoibarrera bisita egin beharko dute, lehenengoek larunbatean eta bigarrenek igandean. Azken jardunaldietan izan duten aurrerapen positiboa garaipen bilakatu nahi dute biek.

Creados taldeko mutilek atsedena izango dute jardunaldi honetan, Euskadiko faserako sailkapena bermatu ondoren.

Azkenik, gogoratu etxeko partida guztiak streaming bidez emango direla. Aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide