Bi partida etxean eta lau kanpoan, asteburu honetako kartelera

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko api. 15a, 13:07

Trapaia taldeko neskek bigarren faseari ekingo diote Irunen.

Ezohiko jardunaldia asteburu honetakoa. Alde batetik, etxean bi partida baino ez, biak larunbat goizean eta biak streaming bidez emango direnak. Senior mutilen Labarra Taberna taldeak 10:00etan jokatuko du zarauztarren aurka, eta ondoren, Neumaticos Bayona Pulpo taldeak Usurbil hartuko du 12:30ean, lehen faseari amaiera emango dion neurketan. Larunbat goizean, bestalde, Trapaia Taberna taldeko preferente neskek bigarren faseari ekingo diote Irunen, Bidasoa taldearen kontra.

Igandean beste hiru partida ditugu, hirurak Zumaiatik kanpo eta hirurak ordu berdinean, hots, goizeko 10:00etan. Creados taldeko kadete preferente mutilek lehen fasearen azken neurketa izango dute Usurbilen, Euskadiko sektorea hasi aurreko partida izango dena. Partida irabazi, berdindu edo gehienez bost goleko desberdintasunarekin galduta ere, Usurbilen gainetik izango lirateke zumaiarrak, eta hori dute helburu. Bestetik, territorial mailako Zarazpe Pulpo taldeko kadete mutilek Pasaian jokatuko dute Donibane taldearen kontra, eta Kalari Taberna Pulpo taldeko kadete neskek, aldiz, Elgoibarren izango dute neurketa.

Senior eta jubenil mailako neskek atseden jardunaldia izango dute.

Aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide