Labarra Tabernako seniorrak, asteburu honetako partida bakarra

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko api. 23a, 16:59

COVID kasuak direla eta, Creados taldeko mutilen fasea, astebete atzeratu da

Asteburu nahiko atipikoa aspaldiko partez, Pulpoko kartelerari dagokionez: partida bakarra izango da, Labarra Tabernako Senior mutilak Donostian Saiekoren kontra jokatuko dutena. Irabazten baldin badute, bere grupoko bigarren izateko aukera dute, beraz lehen faseko azken partida hau, hil ala bizikoa dute gure mutilak.
Bestalde Creados taldeko kadete mutilak Euskadiko Fasea jokatu behar zuten Zarautzen, final four formatuan, baina konfinamendua dela eta, ezingo dute jolastu aste honetan. Haseran Federazioak kanporatu zituen arren, Pulpok jarritako helegitea aurrera jarraitu du eta azkenean astebete beranduago jokatuko dituzte heuren partidak kadete mutilak.
Beste talde denei dagokienez, atsedena dela eta edo COVIDa dela eta, partidarik ez dute izango asteburu honetan.
Aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide