Pulpo taldeko bi jokalari Euskal Selekzioaren deialdian

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko eka. 12a, 13:28

Jon Arana eta Jon Ander Iribar jokalariak deitu ditu Euskal Selekzioak.

Atzo argitaratu zen Euskal Selekzioaren deialdi berria eta, bertan, Pulpo taldeko bi jokalariren izen-abizenak ageri dira: Neumaticos Bayona Pulpo taldeko Jon Arana eta Creados Pulpo taldeko Jon Ander Iribar.

Orain, ekainean hartuko dute parte Euskal Selekzioaren deialdian. Pulpo osatzen dugun denontzat berri pozgarria da. Zorionak biei, ondo egindako lanaren ordaina. Zorte on eta aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide