Asier Iribar, orain arte Pulpoko jokalaria izan dena, Bidasoak fitxatu du. Asierrek zentral moduan jokatzen du eta ohiko bat izan da Euskadiko eta Espainiako selekzioetan.
Atzoko egunez Bidasoak Asier aurkeztu zuen beste fitxaketekin batera, eta hasieratik lehen taldearekin entrenatuko duen arren, ideia nagusia bigarren taldea den Hondarribian aritzea izango da, lehen taldean izan ditzakeen aukerak aprobetxatu nahirik. Irunen beste ezagun batekin egingo du topo, Kauldi Odriozolarekin.
Pulpok oso balorazio ona egiten du fitxaketaren inguruan, urteetan egindako lan onaren emaitza baita.
Zorterik onena Asier, etapa berri hontan.
Zorionak eta egurra!