Hamabi partida izango dira asteburu honetan Pulpoko taldeentzat. Nabarmentzeko hiru partida bereziki: Tximista taberna Pulpo kadete mutilek Open Cup-eko finalerdia jokatuko dute, pasatako astean Zarazpe taldea eta Urdaneta taldea garaitu ondoren. Joaneko partida Irunen izango dute eta bueltakoa atzeratu egingo da igandean Euskal Selekzioaren deialdia dagoelako. Animo mutilak!
Bestalde Gipuzkoako territorial ligan dauden Inmo Azkue eta Garaje Axiri kadete nesken taldeek, liga hasiko dute. Inmo Azkue taldeak, etxean Ereintzan kontra estreinatuko da eta Garaje Axiri taldeak berriz, Usurbilen hasiko du liga. Baloia martxan da beraientzat eta ilusio askorekin ekingo diote ligari.
Beste talde guztiak, infantil, kadete euskal liga, senior eta jubenil taldeek, lagunarteko partidak izango dituzte, datorren asteko ligari begira azkenekoak izango direlarik.
Animo guztiei eta aupa Pulpo!