Hogei hilabete pasa dira infantilek bere azken partida ofiziala jokatu zutenik. Luze joan dira hogei hilabeteak, sarritan entrenatu gabe, beste batzutan berriz talde txikitan, musukoarekin eta kontaktua saihestuz, baina beti ere partidarik jokatzeko aukerarik gabe. Orain atzean utzi nahi dira bizitakoak eta bertan lagatakoak. Baloia martxan da berriz gure txikientzat eta ilusioa somatzen da. Benetako ilusioa. Ez dira bakarrik izango. Harmailak irekita, musukoarekin baina animatzeko eta txalotzeko gogoz gurasoak, anai-arrebak, aiton-amonak, lagunak eta bestelako zaleak izango dituzte. Emaitza gutxienekoa izango da, jokatze hutsa garaipena izango bait da...
Bestalde senior mutilen lehen taldeak atsedena izango du, baina beste inor ez dugu geldirik izango:
Larunbatean goiz goizetik infantil neskak Inmo-Zumaia eta Endañeta ondoren jokatuko dute, Aloña Mendi eta Zarautzen aurka, eta horien atzetik Galdona Burdindegia taldeko mutilak, Aloña Mendiko taldearen kontra ariutuko dira ere. Arratsaldean berriz Euskal Ligako bi partida izango ditugu, Pulpoko Kalari taberna kadete eta Edu Optikako jubenil neskak, Urdulizen aurka arituko dira. Kadete neskak beste garaipen bat eskuratu nahi dute, aurreko astean Bera Berari Donostian irabazi eta gero. Jubenil neskak ordea, bere lehen garaipena eskuratu nahi dute, eta dena emango dute etxeko zaleen aurrean eskuratu ahal izateko. Mutiletan berriz Euskal Liga mailako hiru partida arratsaldean: Zarazpe taldeko kadete mutilak Urdaneta jasoko dute Usurbilgo Oiardo kiroldegian, eta Tximista Taberna kadeteak eta Creados taldeko jubenilak, Irunera joango dira, Artalekun sorpresa emateko gogoz. Etxetik kanpo ere, infantil mutilen bi partida eta nesken bat izango ditugu goizean: Trapaia tabernako neskak, Ordizian hasiko dute liga, bertako taldearen aurka. Txikixa taberna taldeko mutilak, liga Zarautzen hasiko dute, eta Zalla Tabernako mutilak berriz, Bera Beran aurka Donostian ekingo diote ligari. Larunbata borobiltzeko, senior mutilen Neumaticos Bayona taldeak etxean jokatuko du Munttarpe taldearen kontra, 19tan etxeko zaleen aurrean. Sentsazio onekin hasi dira eta larunbatean garaipena borrokatu nahi dute.
Igandean berriz, etxeko harmailak berriz bor-borrean jarriko dituzte kadete neskak. Hamarretan Garaje Axiriko neskak Eibarreko taldea hartuko dute, pasatako asteko gol bakarreko galtzea ahaztu nahirik. Haien atzetik, Inmo Azkue taldeko neskak, Donostiako Irauli taldea izango dute aurkari, hasiera onari segida eman nahirik. Eta azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, Aita Mariko neskek bere lehen partida ofiziala izango dute ere, kasu honetan Arrasateko nesken kontra.
Irabazi edo galdu, jokatze hutsarekin denok irabazi dugu. Aupa Pulpo!