Infantil mailako Haizea Balerdi, Asier Viera eta Lide Arrizabalaga, kadete mailako Andrea Saez eta Joanes Arrizabalaga eta jubenil mailako Jon Ander Iribar izan dira deitutako jokalariak, igandea eta astelehenean egingo diren topaketetan, Euskal Herriko hainbat tokitan.
Haizea, Asier eta Andrea, atezainak dira beraien taldeetan, eta beraz Pulpoko harrobian atezainekin egiten ari den lanaren uzta jasotzen hasi dela esan daiteke.
Hasiera batetan jokalari gehiago deituta bazeuden ere, hautaketek aurrera darraite eta haserako zerrendak murrizten doaz. Aipatatutako sei Zumaiar hauek deialdietan jarraitzen dute. Pulpo osatzen dugunon partez, zorionak eta izan dadila honako hau lanean jarraitzeko beste estimulu bat.
Aupa Pulpo!