Asteburuko kartelera beteta dator oraingoan ere

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko aza. 26a, 12:06

COVIDa dela eta hiru dira atzeratuko diren neurketak

Konfinamenduak direla eta, hiru partida bertan behera geratu diren arren, beste hogei partida izango ditu Pulpok asteburu honetan.
Labarra Tabernako senior mutilen lehen taldea aurreko asteko estropozuari buelta eman nahi dio, garaipen bat ospatzen bere publikoaren aurrean. Neumaticos bayona Pulpo, senior bigarren taldea egiara joango da, bere ratxa ona mantentzeko asmoz.
Euskal ligari dagokionez, Edu Optikako jubenil neskak bere lehen garaipena lortzeko dena emango dute Bera-Beraren kontra, eta ondoren Kalariko neskak partida izango dute ere, bigarren postuari eusteko lehian atzera pausorik eman gabe. Creados, Zarazpe eta Tximista Tabernako mutilak, atseden jardunaldia izango dute aste honetan.
Kadete nesketan, Inmo Azkue taldea, Eibartarren bisita jasoko du, aurretik gogorra aurreikusten den partida batetan, Euskal Ligara igotzeko fasean sartuta baitaude, nahiz eta ezin diren igo, bertan Kalari taldea dagoe eta. Garaje Axiri taldeak atsedena izango du.
Infantil mailan, mutiletan Zarautz eta Pulporen artean bi neurketa aurreikusten dira: Txikixa taberna Pulpo taldeak Zarautzera doa taldeko kolistaren aurka jokatzera; Galdona burdindegia Pulpo taldeak berriz, taldeko liderra jasoko du Zumaian, partida oso zail batetan. Zalla taberna Pulpo taldeak berriz Andoainera joango da, Leizaran taldearen kontra jokatzera, jakinik garaipenak lehen posturako bidean jar dezakelarik.
Infantil nesketan denetarik dugu: Inmo-Zumaia eta Aita-Mari jatetxea taldeen partidak bertan behera geratu dira COVIDa dela eta, biak Orioko taldeen kontrako partidak aurreikusita zituztelarik. Endañeta Pulpo taldea berriz, Irunera joango da Bidasoaren aurka jokatzera, eta Trapaia taberna taldea berriz, Zumarragara, Urola taldearen aurka partida duelako.
Alebinetan ere bertan behera geratu den partidarik bada, zehazki, 2010eko Pulpo A taldeak Eibarren aurka zuena. Pulpo B taldea, Errenterian du hitz ordua Ereintzaren aurka aritzeko, eta Pulpo 2010eko mutilak Zarautzera joango dira, bertako taldearen aurka aritzeko.
Azkenik 2011ko neska-mutilak, taldeetan banaturik Hernanin eta Elgoibarren izango dituzte partidak, bere formazioan beste pauso bat emateko ilusio guztiarekin.
Guztiei, eta zuei ere zaletu estimatuak, esker mila eta aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide