Goi mailako eskubaloi formazio saioa izango da 23an Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko abe. 22a, 08:14

Jorge Dueñas, Estatuko hautatzaile nagusi ohia izango da hizlaria.

Pulpo Eskubaloiak, Euskadiko Eskubaloi Federazioaren eskutik, formazio saio teoriko-praktikoa antolatu du Zumaian:

  • Gaia: Defentsarako balantzea
    Hizlaria: Jorge Dueñas 
    Ordutegia: 17.30-20.00

Saioak bi atal izango ditu: 17:30etik 18:30era saio teorikoa, defentsarako balantzeari buruzkoa, Zumaienako bideo aretoan. 18:30etik 20:00etara, berriz, saio praktikoa izango da Pulpoko jokalariekin, Lubaki kiroldegiko kantxan bertan. Formazioa presentziala den arren, on-line jarraitzeko aukera ere eskaintzen du, eta dagoeneko eskubaloi munduko prestatzaile ugarik eman dute izena.

Jorge Dueñas Galartza bilbotar eskubaloi jokalari ohi eta entrenatzailea da. Atezain aritu zen Arraten edo C.A. Valladoliden. Erretiratu eta gero, Arraten eta Zuazon entrenatu zuen eta, ondoren, Espainiako selekzioaren emakumezko taldearen entrenatzaile izan zen. Urte haietan, 2008ko eta 2014ko Europako Txapelketetan taldea txapeldunordea izatea lortu zuen, eta 2011ko Munduko txapelketan eta Londresko Olinpiar Jokoetan, berriz, brontzeko domina lortu zuen. Gaur egun Brasilgo selekzioko hautatzaile nagusia da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide