Creados Pulpo jubenil taldeak Euskal Ligan aritzeko fasea irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko urt. 24a, 08:18

Asteburuan jokatutako hiru partidak irabazi dituzte.

Pozez dabiltza jubenil mutilak, asteburuko fasea jokatu eta gero, Euskal Ligako bigarren fasean aritzea lortu dutelako.

Gogor hasi zen asteburua, ostiralean Elgoibarren aurka izandako partidarekin. Irabaztea lortu zuten partida estu batetan. Etxeko taldeak, zaletuen arnasarekin, partida borrokatua eta landua egin zuen, eta minutu batzuen faltan aurretik jartzea ere lortu zuten. Azken mintutuetan, ordea, gure mutilak nagusitu ziren ikusteko moduko partida batetan.

Larunbatean, berriz, Trapagarango taldearen aurka aritu ziren, eta diferentzia handiagoz irabazi zuten. Trapagarangoak bikain lehiatu ziren eta ez zituzten gauzak errez jarri. Igandean, jada sailkapena lortuta zutelarik, Santutxuko Beltzagorri taldearen aurka partida jokatu zuten, eta hau ere irabazi zuten, asteburua borobilduz.

Bigarren faseari aste honetan ekingo diote, eta oraingoan bere lauko taldean lehen edo bigarren egin beharko dute Espainiako txapelketa jokatzeko aukerak izan nahi badituzte. Zaila izango da. baina borrokarako prest daude gure mutilak.

Aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide