Bost final ditu aurretik Labarra Taberna Pulpo taldeak Euskal Ligarako igoera lortzeko helburuan.
Gipuzkoako lehena izan eta gero, azken ligaxka bat jokatu beharko du Gipuzkoako Txingudi eta Tolosa, Arabako Laudio eta Bizkaiako Urduliz eta Askartza taldeen aurka. Ligaxka honetako irabazleak, zuzenean igotzeko txartela eskuratuko du, eta bigarrenetik bostgarren postuetara sailkatzen direnek igoera fase bati aurre egin beharko diote.
Helburua garbi dute gure mutilek: lehenak izan behar dutela diote eta hortara doaz.
Helburua lortzeko zaleen babesa eskatzen dute. Lehen partida etxean izango dute Urdulizen aurka, larunbatean 17:00etan, Zumaian bertan. Kanpoko bi partidetarako klubak autobusak antolatuko ditu joan nahi duten zale guztientzat, taldea etxean bezala sentitu dadin.
Hau izango da egutegia:
- Apirilak 30: Pulpo-Urduliz
- Maiatzak 7/8: Askartza-Pulpo
- Maiatzak 14/15: Pulpo-Tolosa
- Maiatzak 21/22: Txingudi-Pulpo
- Maiatzak 28/29: Pulpo-Laudio
Denon artean lortuko dugu!
Aupa Pulpo!