Larunbatean, ekainaren 4an, Euskal Nafar Txapelketa jokatu da Oarsoaldean: Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Pasai Donibanen. Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Arabako lehen urteko jubenil eta kadete neska-mutilen selekzioek parte hartu dute egun osoko txapelketa honetan. Deialdietan Pulpoko lau jokalari izan dira: Unai Osa eta Mikel Unanue jubenilak, eta Danel Udabe eta Uxue Torre kadeteak.
Denek lortu zuten finalerako sailkatzea baina txapeldunorde geratu dira beraien txapelketetan.
Pulpo Eskubaloiak, klub bezala, zorionak eman nahi dizkie lau gazteei esperientzia bikain honengatik. Segi dezagun lanean: gure harrobiaz harro!