Pulpoko hamahiru jokalari Euskal Selekzioen deialdietan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko ira. 27a, 14:19

Urtarrilean ospatuko den Espainiako txapelketarako aurredeialdietan daude.

Pupoko hamahiru jokalarik jaso dute Euskal Selekzioan aritzeko deia. Jubenil mailan, Jon Ander Iribar, Joanes Arrizabalaga eta Andrea Saez dira konbokatutakoak. Kadete mailan, Ander Moriana, Ian Manterola eta Danel Udabe mutiletan, eta Uxu Torre eta Lide Arrizabalaga nesketan izan dira deituak. Infantil mailan, berriz, Axun Gomez eta Eider Dominguez nesketan, eta Uriz Odriozola, Aritz Korta eta Manex Narbaiza deitu dituzte.

Zorionak denei. Badago etorkizuna. Aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide