Abenduak 2an izango da Pulpo EK-ren urteroko batzar orokorra

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko aza. 18a, 11:50

18:45ean lehen deialdia eta 19:00etan bigarrena izango da, Zumaienako bideo gelan.

Zumaienako bideo gelan izango da hitzordua, abenduak 2an, ostirala, Pulpo Eskubaloi Klubeko urteroko batzar orokorra. 18:45ean egingo da lehen deialdian, eta 19:00etan, bigarrengoan. 

Batzar orokorrean aztertuko dituzten gaiak hauek izango dira:

  • Aurreko aktaren onarpena
  • 2021/22 denboraldiaren kirol memoria
  • 2021/22 denboraldiaren likidazio ekonomikoaren onarpena, badagokio
  • 2022/23 kirol helburuen aurkezpena
  • 2022/23 denboraldiaren aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena, badagokio
  • Galdera-erreguak
 
 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide