Pulpoko jokalaria zen Iñaki Espillaren 8. Oroimenezko jaialdia antolatu dute 30erako Lubaki Kiroldegian. Eguna Pulpoko txikienekin hasiko da. Goizeko 9:00etan 2012ko kimu mutilen arteko partidak izango dira eta 10:00etan 2012ko nesken artekoak. Formatua launa ekipo osatuta, denek denen artean aritzekoa izango da.
Ondoren, lagunarteko bost partida jokatuko dira, Pulpo Eskubaloia eta Euskadiko selekzioaren artean, honela banaturik:
Goizeko partiduak:
11:15ean, Inmo Zumaia, Zalla Taberna eta Urangadekoko Pulpoko kadete mutilekin osatutako taldeak, Euskadiko infantilen aurka jokatuko dute. Euskadiko selekzioan Aritz Korta, Uritz Odriozola, Manex Narbaiza eta Andres Muñoz zumaiar infantilek jokatuko dute.
12:45ean, Inmo Azkueko Pulpoko kadete neskak Euskadiko infantilen aurka izango dira. Euskadiko selekzioan beste zumaiar bat izango da: Axun Gomez.
Arratsaldeko partiduak:
16:00tan, BQD bidaiak eta Tximista tabernako Pulpoko jubenil neska jokalariekin osatutako taldeak, Euskadiko kadeteen aurka izango dira.
17:45ean, Creados Pulpoko jubenil mutilen taldea, Euskadiko kadeteen aurka izango da. Euskadiko selekzioan Ander Moriana, Danel Udabe, Ander Zearreta eta Ian Manterola kadeteek jokatuko dute.
Eta jardunaldiari amaiera emateko:
19:30tan Labarra Taberna Pulpoko seniorrak, Euskadiko jubenil mutilen aurka izango dira. Euskadiko taldean Jon Ander Iribar eta Joanes Arrizabalaga zumaiarrek jokatuko dute, eta Eneko Tena arituko da entrenatzaile laguntzaile paperean.
Egun osoan zehar taberna irekita izango da kiroldegiaren sarreran.