Egun handia izan zen larunbatekoa Pulpoko infantil neska eta mutilentzat.
Alde batetik, Taosa Pulpoko infantil mutilek Ereintzaren aurka jokatu zuten finala, Orioko Karela kiroldegian, eta 26-20 irabazi zuten. Partida osoan zehar joan ziren aurretik Pulpoko mutilak, nahiz eta bigarren zatiaren hasieran Ereintzakoek bi goletara hurbiltzea lortu zuten. Berriro ere abantaila hartu zuten, azkenenean sei goletako errentarekin bukatzeko. Ez zitzaien falta izan zaletuen babesa Orioko harmailetan mutilei eta azkenean kopa eta titulua Zumaiara ekartzea lortu zuten.
Handik ez oso urruti, Usurbilgo Oiardo kiroldegian, Aita Mari Pulpo taldeko neskek, Eibar izan zuten arerio Gipuzkoako finalean. Partida estu joan zen, baina partida osoan zehar zumaiarrak izan ziren nagusi. Azkenean, 20-15, bost goleko errentaz irabazi zuten partida Pulpoko neskek, eta hauek ere kopa eta titulua etxera ekartzea lortu zuten. Usurbilen ere zumaiar zaletu ugari bistaratu ziren harmailetan.
Garaipen hauekin, Gipuzkoako txapeldun izateaz gain, bi taldeek Euskadirako finaletara sailkatze lortu dute, eta maiatzaren lehen asteburuan leihatuko dira Zumarragan Araba eta Bizkaiako txapeldunen aurka ere. Hortaz gain, bi taldeak Espainiako txapelketa ere sailkatzea dute. Sektore hau non izango den eta zer arerio izango dituzten ez da jakingo maiatzaren hasierara arte, baina data bai badakite neskak eta mutilak, izatez maiatzako hirugarren asteburuan izango da eta.
Bitartean ospakizun asko historikoa den gertakizun batetarako: Gipuzkoa entzun, Pulpo txapeldun!