San Telmotako bigarren asteburuko egitarauari, kirol zita garrantzitsu bat gehitu zaio: Euskadiko lauko finala.
Ostiraletik hasita, kadete mutil mailako lau talde onenak lehiatuko dira Lubakin, Euskadiko txapeldun zein izango den erabakitzeko. InmoZumaia Pulpo taldeaz gain, Gran Camping Zarautz, Zaisa Bidasoa Irun eta Inmobiliaria Ezker aldea Barakaldo izango dira bertan.
Hauek dira jokatuko diren partidak
Ostirala, hilak 21
17:30ean, Inmobiliaria Ezker Aldea BM Barakaldo - Gran Camping Zarautz ZKE
19:15ean, Zaisa Bidasoa Irun - Inmo Zumaia Pulpo EK
Larunbata, hilak 22
17:30ean, Gran Camping Zarautz ZKE - Zaisa Bidasoa Irun
19:15ean, Inmobiliaria Ezker Aldea BM Barakaldo - Inmo Zumaia Pulpo EK
Igandea, hilak 23
10:00etan, Zaisa Bidasoa Irun - Inmobiliaria Ezker Aldea BM Barakaldo
11:30ean, Inmo Zumaia Pulpo EK - Gran Camping Zarautz ZKE
Ondoren, sari banaketa izango da. Lehen hiruentzat ere sari estra bat izango da: Espainiako txapelketan parte hartzeko plaza bat eskuratuko dute.
Partida guztiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira Pulpoko kanalean, eta bertaratzen direnentzat ere taberna izango da hiru egunetan zehar.
Aupa Pulpo!