Trapaia Pulpo taldeko infantil neskek Gipuzkoako parte hartze liga irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2023ko mai. 24a, 10:30

Txikixa Taberna Pulpo taldeak bigarren egin du puntuz berdinduta eta gol baten aldeaz

Pulpok aurten bizi duen denboraldia aipatzeko modukoa bazen, atzokoaren beste lorpen handi bat eskuratu dute: Pulpoko bi infantil nesken taldeak lehen eta bigarren geratu dira, puntuz berdinduta eta gol bakar baten aldean.

Finala jokatu zuten herenegun, astelehenean, Lubakin. Txikixak irabaztea behar zuen, eta sei goleko aldeaz, gainera. Atsedenaldian, zazpi goletako errenta lortua zuten, baina partida amaitzerako, garaipena lortu zuten arren, Trapaia taldeko neskak bost goletara murriztu zuten aldea, eta beraz, Gipuzkoako ligako txapeldun suertatu ziren.

Ez da nolanahikoa egin duten denboraldia bi taldeek: bere ligako taldeetan partida guztiak irabazita, hiruko finalean sartu ziren biak Legazpirekin batera. Fase bikaina egin ostean, bina partida irabazi dituzte, biak etxean, Legazpiarrak mendean harturik. Azkenean, Trapaia Pulpo taldeko neskak lortu dute Gipuzkoako txapeldunen garaikurra, eta, Txikixa Pulpokoak, berriz, azpitxapeldunarenak.

Lagunak dira gure neskak kantxaz kanpo ere, eta oraingoan mezu bat helarazi diote Gipuzkoako eskubaloiari: Pulpoko harrobia sendo dator, eta titulu hauek seguruenik ez dira lortuko dituzten azkenak izango.

ZORIONAK NESKAK, ETA AUPA PULPO!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide