Pulpoko datorren denboraldirako izen-emateko epea ireki da

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Izen ematea on-line edo Lubakin bertan egin ahal izango da

Zabaldu da jada Pulpon izena emate berriak egiteko epea 2023-24 denboraldirako. Izena emate berri horiek gauzatzeko bi modu daude:
   a) On-line inskripzioa egitea  www.pulpo.eus/apuntatu  estekan;
   b) Zumaiako Lubaki kiroldegiko harreran aurkituko dituzuen inskripzio orriak, bertan apuntatu eta bertan ere entregatzeko (edo Pulpok bertan duen postontzian).
    2013ko alebinen ordutegiak (LMH 5) astearteetan neskak eta ostegunetan mutilak izango dira 5:00etatik 6:00ak arte. 2012koak (LMH6 alebinak) berriz, bi egunez entrenatzen dira, astearte eta ostegunetan 5etik 6ra edo 6etatik 7etara, taldeen arabera.
    Zalantzarik izatekota pulpo@pulpo.eus helbidera jo daiteke.
    Aupa Pulpo!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide