Jon Ander Iribarrek Bidasoan jokatuko du datorren denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Jon Ander Iribar entrenatzailea eta beste jokalari batzuekin. (Pulpo Eskubaloi kluba)

Pulpo Eskubaloi klubean jokatzen zuen orain arte Jon Ander Iribarrek; orain, ordea Bidasoak fitxatu du, eta bertan izango da datorren denboraldian, bere anaia Asierrekin batera.

Jon Ander Iribar, orain arte Pulpoko jokalaria izan dena, Bidasoan arituko da hastera doan denboraldi honetan. Bertan bere anaiarekin jokatuko du, Asier Iribarrekin.

Aurrerapauso handia da honakoa Jon Anderrentzat; Pulporekin birritan jokatu izan du Espainiako Txapelketa, eta, orain, Bidasoan arituko da.

Zorterik onena opa diogu Pulpo Eskubaloi klubetik etapa berri honetan, eta uneoro gure babesa izango duela gogorarazten diogu.

Aupa Jon Ander! 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide