Uday Alday eta Alex Cano Espainiako hondartza eskubaloi txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Euskadiko infantil selekzioarekin arituko dira

Pulpoko infantil mutilen taldeko Uday Alday eta Alex Cano, Euskadiko hondartza eskubaloi selekzioarekin arituko dira asteburu honetan ospatzen den Espainiako txapelketan. CESA, urtero jokatzen den txapelketa da eta aurten Valentzian izango da ostiraletik igandera.

Hasierako multzoan Murtzia eta Errioxan kontra arituko dira eta biak irabazita azken faserako sailkatuko lirateke. Partidak youtubetik ikusteko aukera izango da, RFEBM orritik.

Aupa mutilak!

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide