Hamabost Pulpoko jokalari, Euskadiko deialdietan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2023ko ira. 25a, 14:01

Igande honetan entrenatuko dute jokalari batzuk Zumaian; besteak, aldiz, Bizkaian izango dira. Guztira Pulpo Eskubaloi Klubeko hamabost jokalari izango dira.

Atera berri diren Euskadiko deialdietan Pulpo Eskubaloi Klubeko hamasei kide izango ditugu protagonista; hamabost jokalari eta entrenatzaile bat.

Infantil mailan Amaia Aizpurua, Iraia de Anta, June Etxabe, Noa Bufforn, Haritz Agirre, Igor Embil eta Alex Cano izan deitu dituzte. Kadete mailan, berriz, Andres Muñoz, Lide Arrizabalaga eta Ane Blazquez jokalariak. Jubenil mailan, Andrea Saez, June Uranga, Ander Moriana, Peru Iraeta eta Joanes Arrizabalaga, eta azken hauekin batera Eneko Tena bigarren hautatzaile gisa.

Nesken kasuan, Zumaian bertan izango dute entrenamendua igande arratsaldean, saio irekian. 

Zorionak denei eta zorte on. Aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide