Lehen aldiz sartu da Jon Ander Iribar Carceller Bidasoako Asobalgo deialdi batean

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Bere anaia Asierrekin elkartu zen kantxan estrainakoz, gainera.

Egun berezia izan zen atzo Iribar-Carceller familiarentzat eta Pulpoko harrobiarentzat: alde batetik, Jon Ander Iribar estrainakoz Asobal ligako Bidasoaren deialdi batean sartu zen. 18 urterekin egin du debuta, eta jokatu ez zuen arren, entrenatzaileak berarekin kontatzen duela argi geratu da. Bestalde, estrainakoz bi anaiak deialdian izan dira, Asier eta Jon Ander bera. Pulporen harrobiarentzat ere marka bikoitza atzokoa, gauzak ondo egiten ari garenaren seinale.

Zorionak biei eta aupa Pulpo!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide