Martxan jarriko da gaur, urtarrilak 2, Katalunian ospatuko den CESA, hots, Estatu mailako selekzioen eskubaloi txapelketa. Gaurtik hasita, aste oso batez, erkidego ezberdinetako taldeak lehiatuko dira infantil, kadete eta jubenil mailatan.
Aurten, Pulpotik ere ez da jendea faltako bertan, eta hamar izango dira gure ordezkariak bertan:
- Infantil neskak: June Etxabe, Iraia de Anta eta Amaia Aizpurua.
- Infantil mutilak: Alex Cano eta Igor Embil.
- Kadete neskak: Lide Arrizabalaga.
- Jubenil neskak: Andrea Saez.
- Jubenil mutilak: Ander Moriana, Peru Iraeta era Eneko Tena (entrenatzaile laguntzaile gisa).
Denei zorterik onena opa diegu, eta izan dezatela bizipen zoragarri bat.
Aupa Pulpo!