Zilarrezko domina lortu du Andrea Saez Saezek, Pulpoko jubenil nesken taldeko atezaina, Euskadiko selekzioarekin Espainiako txapelketan. Blanesen, Kataluinian, ospatu da CESA txapelketa eta finalera iritsi ziren Andaluziaren kontra. Final bikaina egin zuten arren (txapelketa osoa bezala), galdu egin zuten eta zilarrezko domina eskuratu.
Beste kategorietan, Lide Arrizabala Albizu (kadetea), Ander Moriana Sendino (jubenila), Peru Iraeta Agirre (jubenila) eta Eneko Tena Alfonso (entrenatzailea), finalerdietara lortzea lortu zuten, nahiz eta guztiak laugarren bukatu zuten. Balantzea oso oso positiboa egin dute, dominetatik at geratu diren arren. Jubenil mutilen kasuan gainera, penaltietan galdu zuten.
Infantil mailan Alex Cano Azpeitia, Igor Embil Dominguez, Iraia de Anta Urbieta, June Etxabe Alberdi eta Amaia Aizpurua Etxabe, aritu dira txapelketan, esperientzia eta bizipen bikaina eraman dutelarik.
Sasoiko dago Pulpoko harrobia!