Berriz ere aukera paregabea izango dugu Zumaian, goi mailako eskubaloiaz gozatzeko. Datorren larunbatean, urtarrilaren 20ean, Bidasoa Irun eta Helvetia Anaitasuna Asobal mailako taldeen arteko neurketa antolatu da Lubakin. Talde hauetan hiru zumaiar dihardute: Iribar anaiak Bidasoaren aldetik (Jon Ander eta Asier), eta Ander Torriko bestetik Anaitasuna taldean.
Sarrerak eskuratzeko Pulporen emailera edo web orrira jo daiteke (www.pulpo.eus/sarrerak). Sarrerak 5 euroan salduko dira.
Partida iluntzeko 20:00etan izango da, eta aurretik beste partida garrantzitsuak izango dira ere: BQD Senior neskak 16:00etan Urnietaren aurka, eta Labarra Taberna senior mutilak Urdanetaren aurka 17:30ean.
Larunbata egun ederra izango da eskubaloiaz gozatzeko!
Aupa Pulpo!