Otezuri Pulpo taldea Espainiako sektorerantz

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2024ko mai. 16a, 07:54

Ostiralean 20:30ean jokatuko dute lehen partida.

Otezuri kafetegia Pulpoko infantil neskek, jada begi bat jarrita dute Tarragonako Ascó herrian. Mikel Olaizolak eta Unai Muñozek zuzentzen duten taldeak, ostiralean debutatuko du, gaueko 20:30tan. Partida zuzenean jarraitzeko esteka Baleiken eta klubaren sare sozialetan zabalduko du Pulpok.

Sektorea ostegunean hasten den arren, Pulpoko taldeak ostiralean izango du lehen partida Extremadurako Aceuchalen aurka eta larunbata goizean bigarrena, goizeko 11:30tan etxeko taldearen kontra.

Igandean beste taldeko bere postu berean geratzen denaren kontra jokatuko du. Gure babesa ez zaie faltako.

Aupa Pulpo!!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide