Lide Arrizabalagak Espainiako Hondartza Txapelketa irabazi du Euskal Selekzioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Finalean Murtzia garaitu dute 2-0 emaitzarekin.

Urrezko domina irabazi dute Euskal Selezkioko neskek Espainiako Hondartza Eskubaloi txapelketan (CESA 2024). Tartean izan da Lide Arrizabalaga Albizu, Pulpoko kadete jokalaria, txapelketa bikaina osatu duelarik.

Partidaz partida, maila bikaina erakutsi dute neskak, pausoz pauso finalera iritsi direlarik. Lehen fasea gaindituta, final laurdenetan Andaluzia garaitu zuten (2-1) partida gogorrean, ondoren finalerdietan Nafarroa garaituz (2-0) eta finalean Murtziako selekzioa (2-0).

Zorionak Lide eta zorionak Euskal Selekzioa.

Gora Pulpoko harrobia 💪

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide