Pulporen Lehen Nazionaleko partidak ikusteko abonuak atera ditu klubak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Abonoa ateratzeko kubeko bazkide izatea edo egitea da baldintza.

Datorren denboraldiko Lehen Nazional Mailako partidei begira, klubak 240 abonu aterako ditu gehienez bazkideentzat, 45 euroko prezioan (3€ partiduko). Bazkide bakoitzak abonu bat erosteko aukera izango du eta partekatu edota utzi ahalko du.

Abonamenduek leku bat (zenbakitu gabea) bermatuko dute Lubakiko goiko harmailan. Pistaren oinetan beste harmaila osagarri batzuk jarriko dira. Partida bakoitzeko sarrera solteen prezioa 5€koa izango da goiko harmailetan eta 3€koa pistaren oineko harmailetan.

Abonuen kanpaina salgai dauden abonuak agortzen direnean amaituko da.

Ez geratu zure abonurik gabe!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide