Labarra Nikol Pulporen abentura hastera doa

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Gaur jokatuko du Pulpoko talde nagusiak Lehen Nazional ligako estreinako jardunaldia, Tolosaren aurka, Lubaki kiroldegian (20:00etan).

Iritsi da eguna! Ekaineko igoera fase ziragarriaren ostean, Lehen Nazional mailari ekingo dio asteburu honetatik aurrera.

Denboraldiaurre gorabeheratsua izan duten arren, puntu onean iristen dira Labarra Nikol Pulpoko mutilak, min hartuta egon diren bost jokalari osatuta. Debuta ere ez dute edozein eratan egingo: kamiseta berriekin eta pista mailako harmaila berriak ere izango dira estreinakoz.

Jende andana espero da harmailetan. Sarrera nahi dutenentzat, gaur bertan, 19:00etatik aurrera izango da sarrera eskuratzeko aukera.

Bertaratu ezin direnentzat ere, streaming bidez emango da partida.

Iritsi da eguna. Goza dezagun eskubaloiaz eta aupa Pulpo!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide