Super Amara BeraBerak ligako partida ofiziala jokatuko du Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2024ko urr. 23a, 13:05

Azaroaren 5ean izango da partida, 19:30etik aurrera Lubaki kiroldegian, eta Gijongo taldea izango dute donostiarrek aurkari.

Pulpo Eskubaloiaren 50. urteurrena dela eta, Super Amara Bera Berak Guerreras Iberdrola ligako zortzigarren jardunaldiko partida, MotiveMarket.com Gijon taldearen aurkakoa, Lubaki kiroldegian jokatuko dute, azaroaren 5ean, asteartean, 19,30ean.

Pulpo Eskubaloi klubak bere urteurrenaren barruan egindako eskaera onartu du Bera Bera Eskubaloiak, partida ofizial batekin urte osoan egindako ospakizunak borobiltze aldera.

Eskubaloiaz gozatzeko beste aukera paregabea izango da Lubakin!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide