Pulpoko jokalari ugari arituko dira Euskal Selekzioarekin Kataluniaren aurkako partidetan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2024ko aza. 1a, 15:00

Infantil, kadete eta jubenil nesken eskubaloi partidak izango dira Lubakin arratsaldean zehar. Pulpoko jokalari ugarik jantziko dute Euskal Selekzioaren kamiseta.

Pulporen 50. urteurrenaren ospakizunen barruan, bihar, larunbata, arratsaldez, Euskadi eta Kataluniako emakumeen selekzioen partidak izango dira Zumaian. Mutilak Lleidara joango dira, eta neskek Lubakin jokatuko dituzte hiru neurketak.

15:00etan jubenil neskek izango dute lehen neurketa. Horren ondoren, 16:30ean kadete nesken txanda izango da, eta azkenik, 18:00etan, infantil nesken partida.

Partida horietan Pulpoko hainbat kide izango dira: Malen Ayesa, Kira Lopez, Maren Sesma eta Lide Arrizabalaga izango dira neskekin jokatzen. Mutilekin berriz, Lander Larrañaga, Jakes Gorritiberea, Andres Muñoz, Manex Narbaiza, Ander Moriana eta Eneko Tena hautatzaile laguntzaile moduan.

Sarrera libre izango da. Eskubaloiaz gozatzeko beste aukera bat!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide